COVID-19: Azken datuak

Nafarroan ofizialki bertze 127 positibo eta, lau hildako gehiagorekin, hildakoen kopurua 401era igo da

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 22a, 13:48

Soilik bi test moten konbinazioak ziurtatzen du pertsona batek COVID-19 gainditu duela, sintomekin edo gabe: PCR proba (orain estandar gisa ikusten dena) eta antigorputz kualitatiboen testa. Argazkian Sars CoV-2 testa.

Datuen eguneraketa: apirilak 22, 11:30ean   |   Epidemia hasi zenetik, 4.958 dira Nafarroako Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, 127 gehiago atzotik. Positibo guztietatik 4.899 baieztatutako kasuak dira, eta gainerako 59ak antigorputzen testean positibo eman dutenak. Hau da, proba egiterakoan sintomarik ez zuten pertsonak dira, eta kasu hauetan ezin da kutsatzeko unerik ezarri, ezta gaixotasuna izan dutenik ere. Bertzalde, azken orduetan 4 pertsona hil dira Covid-19 birusaren ondorioz eta, hartara, 401era igo da erregistratutako hildakoen kopurua, horietatik 287 ospitalean eta zahar etxeetan, eta 114 ospitaletik kanpo. Epidemia hasi zenetik, 1.316k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 126k azkeneko orduotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun