Koronabirusa

Ehiza lizentzia duten nekazari eta abeltzainei euren ustiategietako untxi eta basurdeen kontrola egiteko baimena eman die Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 21a, 09:30

Baserritarrek baimena izanen dute basurdeen eta untxien kontrola egiteko baimena.

Neurri horrekin alarma egoera ezarrita dagoen bitartean espezie horiek uztetan eragin ditzaketen kalteak murriztu nahi dira

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Ingurumeneko Zuzendaritza Orokorreko ebazpen baten bitartez, baimena eman die ehiza lizentzia egunean duten nekazari eta abeltzainei euren ustiategietan izan daitezkeen untxi eta basurdeen gaineko kontrola egiteko.

Neurri horren helburua da espezie horiek laboreetan sor ditzaketen kalteak minimizatzea alarma-egoerak irauten duen bitartean; izan ere, egoera horren ondorioz, hura arautzen duen Errege Dekretuaren arabera, ezin da ohiko egoeretan bezala ehizatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun