Euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen duten eragileei apirilaren 21ean eta 22an interneten kultur edukirik ez partekatzeko deia luzatu diete. Bi egun horietan Greba Digitala egiteko proposamena luzatu dute, Ikusi gaitzazuem desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara. goiburupean. Hauek dira aldarrikapenak. Ekimenak dagoeneko 773 atxikimendu jaso ditu.
Euskaltzaleen mugimenduan euskara eta euskal kulturgintza sustatzeko lanean dihardugu eta euskaraz sortzen duten kulturgileekin ari gara lanean gure egunerokoan. Gure sortzaileek betetzen duten funtzioa ezinbestekotzat jotzen dugu hizkuntza komunitatearen garapenean. Kulturaren sektorea ahula bada, are ahulagoa eta hauskorragoa da euskal kulturgintzarena eta errespetu osoz hartzen dugu beraiek hartutako erabakia.
Hori dela eta, dei egiten zaituztegu apirilaren 21 eta 22an kulturgileen eskariarekin bat eginez kultur edukirik digitalki ez zabaltzera.