Datuen eguneraketa: apirilak 17, 11:30ean | Nafarroan zortzi pertsona hil dira azken orduetan, lau ospitalean eta bertze lauak ospitaletik kanpo. Ospitale-eremuko datuak eta adinekoen egoitzetan erregistratutako datuak bateratu ondotik, oraingoz 348 dira Nafarroan Covid-19ak eragindako heriotzak. Zehazki, 265 hil dira ospitalean eta 83 ospitaletik kanpo. Testa egin ondotik, 4.433 pertsonari diagnostikatu zaie gaixotasuna, bezperan baino 85 gehiagori. Azkenik, Nafarroan 892 pertsonek hartu dute sendagiria dagoeneko, azken egunean baino 47 gehiagok. Une honetan 53 pertsona daude ZIUn.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.