Osasunbideko arduradunek prentsara komunikatzen dituzten datuak ez datoz bat Elizondoko zahar etxeko datuekin. Horren inguruko argibideak eskatu ditugun arren, oraingoz ez digute azalpenik eman. Edozein dela azalpena, Osasunbideak gaur argitaratu duenaren arabera, apirilaren 13ko 20:00etan datatua dagoen prentsa-oharrean, Elizondon 38 positibo daude ofizialki, herenegun baino bi gutiago; Donezteben 15 positibo, bezperan baino 1 gutiago, Leitzan 2 (martxoaren 29az geroztik berdin) eta Lesakan 7 (apirilaren 2az geroztik berdin). Lau osasun eremuen artean 62 positibo aktibo daude erregistratuak, herenegun baino 2 gutiago.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.