Baimendutako pasaguneak
- Biriatu: A63 autopista
- Irun-Hendaia: Santiago zubia (911 ED)
- Irun-Hendaia: trena
- Dantxarinea
- Arnegi (Luzaide)
Edozein zirkulaziorako debekatutako pasabideak:
- Irun-Hendaia: Pausu-Behobia
- Irun-Hendaia: Merkantzia zubia
- Bera-Urruña: Ibardingo gainetik
- Bera-Sara: Lizunagatik
- Etxalar-Sara: Lizarietako gainetik
- Sara-Zugarramurdi
- Erratzu-Baigorri: Izpegitik
- Aldude-Urepel
- Larraineko gainetik
Zirkulazio-murrizketa horiek ez diete eragiten honako hauei:
- Segurtasun indarrei eta larrialdi zerbitzuei
- Suhiltzaile eta sorospen saileko langile eta ibilgailuei
- Behar bezala identifikatuta dauden osasun arloko profesional mediko eta paramedikoei
- Kaltetutako belaontzien kudeatzaileen langile eta ibilgailuei, eta…
- Ezinbertzeko zerbitzu publikoen mantentze-lanez arduratzen diren erakundeen ibilgailuei.
Muga pasatzeko ziurtagiriak eraman behar dira
Frantziako segurtasun indarrek zirkulazio-baimena eskatuko dute muga pasatzeko, bidaia bakoitzean gainean eraman behar dena. Ziurtagiri hori Frantziako Barne Ministerioaren web orriaren bidez eskuratu ahal izanen da, eta bertan nahitaezko eremu batzuk bete beharko dira.
Eskaintzen diren dokumentu ereduen artean, bat noizbehinkako laneko desplazamendu baterako da (PDF) eta bertze bat ohiko desplazamenduetarako egiaztagiria (PDF) daude.