COVID-19: Azken datuak

Elizondon bertze positibo bat gehiago, 52 eskualde osokoak kontatuta

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 9a, 13:21

Apirilaren 8ko datu ofizialen arabera, bertze positibo bat erregistratu dute Elizondon. Hartara, atzo 20:00etan 52 positibo zeuden erregistratuak lau osasun eremuen artean, bezperan baino 1 gehiago. Datu horien arabera Donezteben 14 positibo daude erregistratuak (bezperan bezala), Elizondon 29 (bezperan baino 1 gehiago), Leitzan 2 eta Lesakan 7.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun