Nafarroan selektibitatea ekainaren 24, 25 eta 26an eginen da

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 9a, 08:00

Nafarroan 2019-2020 ikasturteko Unibertsitatean sartzeko selektibitate probak ekainaren 24an, 25ean eta 26an eginen dira, eta azterketaren ezohiko deialdia uztailaren 22an, 23an eta 24an.

Data horiek Hezkuntza Ministerioak planteatutako epeak errespetatzen dute; izan ere, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak martxoaren 25ean eman zuen horren berri foru exekutiboko Hezkuntza Sailak, betiere osasun agintaritzak hala baimenduko balu.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun