Selektibitatea ekainaren 22tik uztaila amaiera bitarte egiteko asmoa iragarri du Hezkuntza Departamentuak

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 25a, 19:00

LOMCEren banakako ebaluazioak eta zentsu-diagnostikoak bertan behera utziko dituela ere jakitera eman du Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak gaur, asteazkena, iragarri duenez 2019-2020 ikasturteko Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio probak ekaina amaieratik uztaila amaierara bitartean egiteko asmoa agertu du, betiere osasun agintaritzak hala baimentzen badu.

Nafarroan Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) proba arrunta ekainaren 22tik aurrera eginen da eta ezohiko proba uztaileko bigarren hamabostaldian. Unibertsitateko matrikula-egutegia, berriz, proba horien egutegira egokituko da.


Aldaketa proba-ereduan
Egungo egoera dela-eta ikasle bakar batek ere ikasturtea ez galtzea ziurtatzeko eta unibertsitaterako sarbidea denentzako berdintasun eta justizia baldintzetan burutu ahal izateko, Konferentzia Sektorialak proba-eredua aldatzea onartu du honako helburu hauekin:

  1. Ikasleak ez kaltetzea gai batzuen edukiaren blokeren bat edo blokeak klasean ez lantzeagatik; beraz, puntuazio handiena lortzeko aukera izan behar du, gaiaren edukiaren bloke batzuei dagozkien galderak egin gabe.
  2. Proba-eredua 2019-2020 ikasturterako Unibertsitateek ikasleen eta irakasleen esku jarritako ereduetatik ez urruntzea; hau da, bat-batean etorritako zalantzaren aurrean lasaitasuna sustatzen laguntzea.
  3. Proposaturiko ereduaren irakur-denbora orain arte proposatutakoaren bera izatea, proba egiteko denbora bera izatearren, ikasleak proposamenaren aldaketa dela-eta kaltetuak izan gabe.
  4. Proba otsailaren 17ko PCM/139/2020 Aginduan proposaturiko eredura egokitzea; horren bitartez, Unibertsitatean Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioaren ezaugarriak, diseinua eta edukia ez ezik, 2019-2020 ikasturtean lortutako kalifikazioak berrikusteko prozedurak egiteko eta ebazteko gehieneko epeak ere zehazten dira.

2. Batxilergoko 4.289 ikasle Nafarroan
Nafarroan, ikasturte honetan, 2.601 ikasle daude Batxilergoko bigarren mailan, hezkuntza-sare publikoan, eta 1.688 ikasle sare itunduan; horiei Lanbide Heziketako Goi Mailako zikloetako ikasleak gehitu behar zaizkie.

Batxilergoko 2. mailako ikasleei dagokienez, Hezkuntza Departamentuak sare publikoan ikasle guztiek ekipo informatikorik ba ote duten aztertu du. Departamentuari erantzun dioten 27 ikastetxeen artean 20 ikasle dira ordenagailurik ez dutenak. Hezkuntza Departamentuak ordenagailua eta interneteko bederatzi konexio eman zaizkie. Beraz, ikastetxe publikoetako Batxilergoko 2. mailako ikasle guztiek, gaur egun, ekipo informatiko bat eta Interneterako konexioa dute.

Lanbide Heziketako Goi Mailako zikloetako ikasleei dagokienez, Nafarroak Lanbide Heziketako Batzordeak erabakitako neurriak hartuko ditu, batez ere, ikasturtea gainditzeko lantokiko praktikak malgutzeko eta eskola-egutegian ezarritako aldia luzatzeko. Neurri hori EVAU egiteko datekin koordinatu beharko da, nahi duten ikasle guztiek unibertsitatera sartzeko probara aurkezteko aukera izan dezaten.

Ebaluazioak bertan behera uztea
Era berean, Hezkuntza Departamentuak erabaki du, irakasle guztiek ikasleei eta haien familiei egoera zail hauetan hezkuntza-arreta onena eman diezaieten, beharrezkoak ez diren ebaluazio guztiak bertan behera uztea, era horretan, ikasturtearen amaiera eta hurrengoaren antolaketa bermatzearren.

Beraz, Ministerioarekin batera erabaki dute honako hauek bertan behera uztea: Lehen Hezkuntzako eta 2. DBHko diagnostiko-ebaluazioak, Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta 4. DBHko etapa-amaierako ebaluazioak nahiz Lehen Hezkuntzako 3. mailako banako ebaluazioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun