COVID-19: Azken datuak

Hobetzeko joeran, koronabirusarekin Nafarroan bertze 4 heriotza eta 112 positibo gehiago azken orduetan

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 8a, 13:24
Proba azkarrek pazientearen hatzean ziztada bat egitea baino ez dute eskatzen.

Datuen eguneraketa: apirilak 8, 11:30ean   |   Sendatu diren gaixoen kopuruak gora egin du. Dagoeneko 450 pertsonari eman diete sendagiria Nafarroan, azken orduotan 29ri. Koronabirusaren proban positibo eman dutenak 3.467 dira Nafarroan, bezperan baino 112 gaixo gehiago, eta hildakoen kopurua 206ra igo da, azken 24 orduetan lau pertsona gehiago hil baitira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun