Bortzirietako osasun arduradunek ohar hau zabaltzea eskatu diote TTIPI-TTAPAri. Ageri denez, eri daudenei telefono bidezko segimendua egiteko, «etxetara telefonoz deika ari gara eta maiz ez du inork erantzuten. Garrantzitsua da Osasun Etxetik telefono dei baten zain daudenek, telefono deiak erantzutea. Baliteke pantailan deika ari den telefonoaren zenbakirik ez agertzea. Halere, hartu telefonoa. Behin eta berriz deika ari behar izaten dugu eta ez badu inork erantzuten, denbora aunitz galtzen dugu».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.