COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 11 heriotza gehiago eta bertze 185 kutsatu azken datu ofizialen arabera

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 2a, 12:52

Nafarroako Ospitalguneko sotoan instalatua duten behin-behineko karpa baten irudia.

Datuen eguneraketa: apirilak 2, 11:30ean   |   Oraingoz ez da lasaitzeko arrazoirik ikusten. Izan ere, azken 24 orduotan bertze 185 positibo eta 11 heriotza gehiago erregistratu dira. Orain arte 2.682 pertsonek eman dute positibo koronabirusaren proban. Guztira 1.181 ospitaleratu dituzte, eta horietatik 108 ZIUn daude. Bertzalde, berrogeialdia pasatu eta alta hartu dutenak 278 dira, horietatik 42 azkeneko orduotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun