Koronabirusa

Etxe inguruan ez dauden baratzeetara barazkiak hartzera bakarrik joan daiteke

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 1a, 19:30

Etxetik hurbil ez dauden baratzeetara barazkiak hartzera bakarrik joan daiteke, ez lantzera.

Ezinbertzeko denbora tartean egin beharko da, denda batera joaterakoan bezala

Baratzera joatea baimenduta dagoen jakiteko jasotako galdera kopurua ikusita, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak Gobernuaren Ordezkaritzari arbigibideak eskatu dizkio.

Baratzea jarduera profesional baten barruan koka badaiteke (enpresa edo autonomoa), ez dago arazorik eta joan-etorria justifikaturik dago. Herritar batek bere baratze propiora egindako joan-etorria bada, berriz, alarma egoera ezartzen duen Errege Dekretuak jasotzen du elikagaiak, botikak eta lehen beharreko produktuak lortzeko etxetik ateratzeko baimena dagoela. Hortaz, baratzera egindako joan-etorria barazkiak hartzeko, soilik eta ezinbertzeko denbora tartean eginen da, elikagai-denda batera joatearekin parekagarri. Hortaz, ezin izanen da baratzean erein, busti, jorratu edo bertze lanak egin. Norbere etxe edo baserri ondoan badago baratzea, eremu publikora atera beharrik gabe, ez dago arazorik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun