Hasteko, «hildakoaren berri emateko tanatoriora deitzean, Covid-19ak eragindako hildakoa den edo ez» argitu behar dela adierazi du. Horrek bilketa modua baldintzatuko duela gaineratu du: «birusak jota hildakoek bilketa berezia izanen dute, kutxa barrenean poltsa batean bildu beharko da (...). Poltsa eta kutxa itxi beharko dira eta ezin izanen da berriz ireki». Horrekin batera, koronabirusak jota hil direnen kasuan, «betiko aukerak» daudela argitu du: «gorpua lurperatu edo erraustu egin daiteke».
Elizkizunak ezin direla ospatu argitu digu: «alarma egoera hau pasatzen denean eginen dira». Azkenik, doluaz mintzatu da. Hurbilekoak behar bezala ez agurtu ez izanaren sentsazioari aitzin egiteko, Irache Tanatorioak eta San Juan de Dios ospitaleko psikologoak hitzarmen bat egin dute: «zerbitzua gurekin egin dutenei psikologo talde hauen laguntza eskainiko diegu dohainik, dolua ahalik eta goxoen pasa ahal izateko».