Martxoaren 14an jokatzekoa zen Malerreka eta Baztango jokalarien arteko laxoa desafioa ere bertan behera gelditu zen.
Laxoa Elkarteko Tiburtzio Arraztoak aipatu digunez, «oraindik ez dakigu aurtengo txapelketa jokatuko den ala ez. Esperoan gaude, noski, zertan edo noiz akitzen den hau. Hasieran pentsatu genuen txapelketa murriztea, agian, finalaurdenak kendu asteburu batzuk irabazteko eta finala, beti bezala, abuzturaren lehenbiziko asteburuan jokatzeko. Baina orain ezin dugu deus erran. Aukera bat izango litzateke txapelketari kopa formatoak eman, baina erran bezala, normaltasuna itzultzen denean ikusiko dugu. Dena den, 1980tik txapelketa urtero jokatu da, ez da inoiz suspenditu. Eta helduen txapelketaz aparte, zintzilik daude gazteen txapelketa, Baztan-Erreka desafioa, irailean eta urrian jokatu behar zen kopa torneoa jokalari guztiak nahasita...».