COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 18 hildako gehiago azken 24 orduetan, denera 102

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 30a, 12:42

Datuen eguneraketa: martxoak 30, 11:30ean   |   Koronabirusaren pandemia dela eta, dagoeneko 102 pertsona hil dira Nafarroan. Azken egunetan kopuruak gora egin du: ortziralean 12 ziren, larunbatean 14 eta igandean 18. Positibo baieztatuak 2.146 dira, horietatik 135 azken orduetan. Gainera, lehen kasua baieztatu zenetik 955 pertsona ospitaleratu dituzte gaixotasuna tratatzeko eta, sendatu ondotik, alta hartu dutenak 161 dira, horietatik 36k atzo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun