Traste handiak kanpoan uztea debekatuta dagoela oroitarazi dute hondakin zerbitzuek

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 24a, 19:30

Hondakinen bilketarako zerbitzuek behin eta berriz abisatzen dute «traste handiak kanpoan uztea debekatuta dagoela». Hala ere, zoritxarrez, maiz ikusten da argazkietan ageri den panorama edukiontzien ondoan.

Egoera bereziki larria da orain, koronabirusarengatik, hondakinen bilketa zerbitzuak hainbat murrizketa dituenean eta jokabide horiekin sortzen diren higiene publikoko arazoengatik. «Trasteak kanpoan uztea debekatuta dagoela oroitarazi nahi dugu, –diote hondakin zerbitzuetako teknikariek– eta gauden egoera larri honetan gure langile eta erabiltzaileen hobe beharrez zerbitzu batzuk oraingoz eten behar izan ditugula. Faborez, traste zaharrak etxean gorde normaltasunera bueltatu arte».

Traste handiak biltzeko, 672 045 734 telefonora deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun