Zerbait txalotzekoa edo zoriontzekoa dela ikusten baduzu, hauxe duzu horretarako txokoa. Atera argazki bat, idatzi mezu labur bat azalpenak emanez eta bidali dena 744 484 361 whatsapp zenbakira edo info@ttipi.eus helbidera
Kornietako bidea txukundu eta seinaleztapena berritu du leitzar batek

Ttipi-Ttapa 2020 eka 23 Leitzaldea

Pasa den astean leitzar batek PR NA 121 Kornietako ibilbidea txukundu eta seinaleztapen guztia berritu zuen. Leitzako Udalak eskertu egin nahi izan dio egindako lana: «auzolana gure balio eta indargune delako, eskerrik asko!».