Koronabirusa

Arcelor-Mittaleko Lesakako eta Legasako lantegiek ateak itxiko dituzte bihartik hasita

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 24a, 14:28

ArcelorMittalek eskualdean dituen bi lantegiek itxiko dituzte ateak apirila hasiera arte. Argazkian, Lesakako lantegia barnetik.

Langileek zein baldintzatan utziko duten lana zehazten ari dira Langileen Batzordea eta zuzendaritza

Lantegi handiei ere eragiten hasi die koronabirusak. Arcelor Mittaleko eskualdeko lantegiek ateak itxiko dituzte. Lesakako lantegiak martxoaren 25etik apirilaren 3ra eta Legasakoak martxoaren 25etik apirilaren 6ra. Orduotan biltzekoak dira Langileen Batzordea eta zuzendaritza, langileek zein baldintzatan utziko duten lana (ERTE, oporrak, langabezia…) zehazteko, oraindik ez baitago garbi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun