Koronabirusa

Arkupeak elkarteak uda bitarte aurreikusitako bidaia eta jarduera guztiak atzeratu ditu 2021era

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 21a, 10:00

Ekainaren 20tik 27ra Norvegiako fiordoetara programatutako itsas bidaia 2021era gibelatzea erabaki du Arkupeak elkarteak.

Covid-19 birusak behartuta, Arkupeak elkarteak aurreikusiak zituen bidaiak (Andaluziara eta Norvegiako fiordoetan itsas bidaia) urte batez atzeratu ditu, 2021era. Elkartetik «lasaitasuna» eskatu diete bazkideei, «izena emana zutenek lehentasuna izanen baitute datorren urteko bidaiak antolatzerakoan».

Andaluziako bidaia eta Norvegiago fiordoetako itsas bidaia

Andaluziakoa martxoaren 14tik 21era egin beharreko irteera eta Norvegiakoa itsas bidaia ekainaren 20tik 27ra egitekoa zena, bi bidaia hauek 2021era atzeratu dituzte. Horiek horrela, Arkupeak elkarteko zuzendaritzatik bazkideei jakinarazi nahi diete «aurtengo zerredan apuntatuak zaudetenak izanen duzuela lehentasuna edo preferentzia» 2021eko bidaiak prestatzerakoan.

 

Bartzelonako bidaia azarora gibelatua

Maiatzaren 4tik 7ra Bartzelonara egin beharreko bidaia, aldiz, azarora gibelatu dute.

Mus finala martxoaren 26an egitekoa zenak ez du oraingoz oraingoz data berririk. Soinketa Egunak, apirilaren 2an egitekoa zenak ere, ez du ordezko datarik eta berdin gertatzen da Euskal Kantu Egunarekin ere. «Hagitz baikorrak izanda, gutxienez, maiatzean eginen lirateke» diote elkarteko arduradunek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun