Etxetik atera aurretik
- Erosi beharrekoarekin zerrenda egin (dendan ahalik eta denbora gutxiena pasatzeko).
- Etxetik poltsa eta higiene gel edo alkohola eraman (saihestu dendako saskiak)
- Sintomaren bat baduzu edo ezinegona sentitzen baduzu ez joan erosketan egitera.
- Familia bakoitzetik pertsona bakarra aterako da.
Erosketa dendan
- Sartzeko txandak egin eta errespetatu beharko dira (bi metroko tartea pertsonen artean). Beharrezkoa bada kalean itxarongo dugu,
- Higienea mantendu beharko da. Dendetan sartu eta ateratzen garenean eskuak gel edo alkoholarekin garbitu behar dira.
- Erosi behar dituzun produktuak bakarrik ukitu.
- Ahal den kasu guztietan txartelarekin ordaindu.
- Amaitutakoan dendariari eskertu bere ahalegina.
Erosketa ondoren
- Zuzenean etxera joan, eskuak garbitu, produktuak bere lekuan utzi eta berriro ere eskuak garbitu.
Kontsumo arduratsua
- Erosketa arrunta egiten bada, ez da produkturik faltako.
- Ohiko erosketa egin elikagaiak ez galtzeko.