Behar-beharrezkoak ziren kasuetan baino ez dituzte irekiko osasun zentroetako ateak, eta hala denean, neurri bereziak hartuko dituzte, bertzeak bertze, banaka artatuz eta garbitasuna zainduz. Leitzako osasun zentrotik adierazi dutenez, koronabirusaren susmoa baldin badute, ohikoa ez den bide batetik artatuko dituzte gaixoak.