Koronabirusa

TTIPI-TTAPAko lantaldean ere hainbat neurri hartu ditugu

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 16a, 14:31

Koronabirusaren eragina nabari da TTIPI-TTAPAko lantaldean ere. Etxetik lan egiteko aukera dugu langileok eta lantaldearen erdia dagoeneko horrelaxe ari da, etxetik lanean. Bulegoan ari direnak, berriz, ateak itxita ariko dira. Harremanetarako info@ttipi.eus, publi@ttipi.eus eta kulturkari@ttipi.eus helbideak erabiltzea da egokiena, eta nola ez, 744 48 43 61 whatsapp zenbakia.

Egunotan jasoko duzue etxean 754. aldizkaria eta hor ageri diren hainbat ekitaldi bertan behera gelditu direla ohartuko zarete. Hamaboskaria da TTIPI-TTAPA eta pasa den astean bidali zen inprentara, Gobernuak alerta egoera ezarri aurretik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun