Koronabirusa

Bardoetako finalaurrekoak ere atzeratuta

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 12a, 17:07

Aurrerago jakinaraziko dituzte bi saioen ordezko datak.

Koronabirusaren harira gomendatutako prebentzio neurriekin bat eginez, asteburu honetan Goizuetan eta Jaunsaratsen egitekoak ziren Bardoetako finalaurrekoak atzeratzea erabaki du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Aurrerago jakinaraziko dituzte ordezko datak.

Goizuetan eta Jaunsaratsen egitekoak ziren, larunbat honetan, 2020ko Bardoetako azken bi finalaurrekoak. Dena den, koronabisurasen harira erakundeek hainbat prebentzio neurri gomendatu dituzte, eta horiekin bat eginez, bi saioak atzeratzea erabaki du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Goizuetako eta Basaburuko Udalekin batera hartu du antolatzaileak erabakia. Aurrerago jakinaraziko dira bi saioen ordezko datak. 

Bestalde, astelehen arratsaldean bilduko da Bardoetako talde antolatzailea, eta orduan erabakiko da finalarekin ere zer egin (martxoaren 28an da egitekoa, Lizarran).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun