Koronabirusa

«Oraingoz» iragarritako ateraldiekin aitzinera segitzea erabaki du Arkupeak jubilatuen elkarteak

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 12a, 13:00
Arkupeak elkarteko bazkideak iaz Italiara egindako bidaian.

Koronabirusa tarteko hainbat ateraldi eta ekintza bertan behera gelditu badira ere, Arkupeak jubilatuen elkarteak «oraingoz» martxoaren 14tik 21era Andaluziara egitekoa duten bidaia eta martxoaren 26an Donezteben egitekoa duten mus txapelketa bere horretan mantentzea erabaki du.

Andaluziarako bidaian 70 bazkidek emana dute izena eta horren harira, elkartetik onartu dute «jendea urduri» dagoela. Eurek, ordea, «lasaitasun mezua» zabaldu nahi izan dute: «gu joanen garen ingurua segurua da eta agentziakoek inongo arazorik ez dela izanen erran digute». 

Bertzalde, mus txapelketako finalaren bueltan antolatu duten bestan 85 lagun apuntatu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun