Koronabirusa

Bi astez Baztan, Malerreka eta Xaretako jubilotekak ixtea erabaki dute

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 12a, 09:48

Koronabirusa dela eta, hartu dute erabakia. Hala, Arizkunen, Elizondon, Erratzun, Zubietan, Urdazubin, Donezteben, Ezkurran eta Sunbillan ez dute jubiloteka zerbitzurik izanen bi astez. Bortzirietan, gaur, Lesakan normaltasunez eskainiko dute zerbitzua baina bihar Bortzirietako Gizarte Zerbitzuek erabakiko dute Beran eta Lesakan eskaintzen duten zerbitzuarekin segitu ala ez. Arano, Goizueta, Leitza eta Areson, ordea, oraingoz ez dute neurririk hartu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun