Nafarroako Gobernuak emandako azken datuen arabera, ortzegun eguerdian, 12:00etan, Nafarroan 73 dira COVID-19an positibo eman dutenak. Horietatik 11 Nafarroako Ospitalegunean daude (bi ZIUn edo Zainketa Intentsiboko Unitatean), bortz Tuterako Reina Sofia Ospitalean eta bakarra Nafarroako Unibertsitatea Klinikan, ZIUn. Gainerakoan, 58 pazienteri ari zaizkie etxez etxeko jarraipena egiten.