N-121-A eta PA-30 errepideetako bide-segurtasuna hobetzeko baldintzak aldarrikatzeko egin dute deialdia. Uharte eta Esteribar udalerriak elkartzen diren puntuan (Orreaga etorbidea, 20) hasiko da ibilbidea eta Intxaurdia kaleko 14. zenbakiraino joan ondotik, Irunerako erreian barna hasierako puntura itzuliko dira. Mobilizazioa «isiltasunean» eta pankarta eskuan eginen dutela adierazi dute.