Aitzinera begira lanean
Errepide mozketaren ondotik, alkateek ez dute geldirik egoteko asmorik: «epe erdira mugimendua antolatzeko asmoa dugu», dio Baztango Joseba Otondok eta Doneztebeko Xanti Utergak, berriz, «aldaketarik ez badago, bertze ekintza batzuk izanen direla» baieztatu du. Berako Aitor Elexpuruk dioen bezala, «gure eskakizunak agenda politikoan egon daitezen» errepide mozketak, hitzaldiak eta hainbat kanpaina egiteko asmoa dute. Hurrengo errepide mozketa martxoaren 13an Uharten eginen dutela argitu du Igantziko Juankar Unanuak. Sunbillako Amets Indak, bere aldetik, «emaitzak epe luzera begira lortuko direla» nabarmendu du baina «beharrezkoa» ikusten du «lanean segitzea, orain eta gero».