M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2020

Egitarau zabala martxoaren 8aren bueltan

Hauxe da gizarte zerbitzuek, udalek, talde feministek... martxoaren 8aren harira eskualdean antolatu dituzten hitzorduen zerrenda. Ekitaldi eta mobilizazio horietan ateratako argazkiak, bideoak edo horien inguruko informazioa eskura baldin baduzu, bidali info@ttipi.eus helbidera edo Whatsappez 744 48 43 61 telefonora. Denaren berri hemen izanen duzu.

Martxoak 6, ortziralea 
Arantza: Elkarretaratzea 12:00etan plazan eta 19:00etan Bizitza erdigunera: denboraren erabilera eta zaintzak hitzaldia Idoia Lekuerekin, liburutegian.
Bera: Elkarretaratzea 12:55ean kiroldegi aitzinean.
Areso: Pontxarekin ipuin berdin ipuin kontaketa, 17:00etan udaletxean, Jaione Urtasunekin.
Doneztebe: Bakarrizketak Firin Farandula antzerki tailerraren eskutik, 18:00etan zineman. 19:30ean Emakume arrunta zazpi hilabetez bizikletan, Hego Ameriketan, solasaldia, liburutegian.
Elizondo: Alazne Untxalo eta Saioa Alkaizarekin bertso afaria gaztetxean.


Martxoak 7, larunbata
Aniz: Emaztekien bazkaria. Bazkalondoan, Jaione akordeoilariarekin dantzaldia.
Bera: Autodefentsa pertsonala ikastaroa, 17:00etan.
Ezkurra: Berdintasunari kolorez kanta tailerra, 3 eta 12 urte bitartekoentzat, 17:00etan ludotekan.
Goizueta: Munduko emakumeak helduentzako ipuin kontaketa musikatua 17:00etan, Ameli eta Xirrikituen jostunek taldearen eskutik.
Beintza-Labaien: Volar filma, 18:00etan eskolan.
Arano: Denborak ahaztutakoak helduentzako ipuin kontaketa musikatua 20:00etan Maisuenean, Ameli eta Xirrikituen jostunek taldearen eskutik. Ondotik emakumeen afaria.
Lesaka: Emakumeen afaria.
Ituren: Emakumeen afaria.
Narbarte: Emakumeen afaria.

Martxoak 8, igandea
Igantzi: Bortzirietako Emakumeen Mendi Itzulia, 09:00etan udaletxe ataritik abiatuta. 13:00etan toki berean elkarretaratzea, 13:15ean triki-salda poteoa eta 14:00etan bazkaria.
Lesaka: Kafe tertulia plazan, 10:00etan eta Lesakako emakumeen kontuak hizpide. Ondotik, lerro-dantza emakume taldearekin dantza tailerra, jokoak, kalejira...  
Baztan: Saretze feminista: Lekaroztik 11:00etan abiatuta Elizondoko plazaraino. Bidean, emakumeen borroka-zutabeak ikusaraziko dituzte:  lurraren defentsa eta nekazaritza, euskara, lan feminizatuak eta prekarietatea, gazteak eta migratzaileak. Ibilbidea borobiltzeko, 12:00etan, Elizondoko plazan aldarrikapenak irakurri eta manifestazioa eginen dute.
Doneztebe: Poteo feminista 11:30ean eliz ataritik abiatuta; 14:00etan bazkari autogestionatua; ondotik tribial feminista eta 17:00etan manifestazioa. 19:30ean Libre zu, libre ni musikala, zineman.
Leitza: Kalejira musikatua, 11:30ean plazatik abiatuta. 12:00etan Zirkulo atarian elkarretaratzea. 14:30ean emakumeen bazkaria eta ondotik bazkaloste girotua. 20:00etan emakumeen elkargunea Torrean.
Zugarramurdi: Eguerdia elkarretaratzea plazan eta ondotik bazkari autogestionatua.
Bera: Lila katea, 12:00etan Altzateko plazatik abiatuta. 
Etxalar: Trikipoteoa 12:00etan eta elkarretaratzea 13:00etan.
Goizueta: Emakumeen bazkaria Oxeguardan. Goizean, Lilatoi misto musikatua eta arratsaldean kalejira morea ere izanen dituzte. 
Irurita: 35 Huts helduendako antzerkia (16 urte beharko dira sartu ahal izateko) Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean, 19:00etan.

Martxoak 9, astelehena
Bera: Chavela: cantante, luchadora, símbolo filma, 18:00etan Beralandetan.


Martxoak 10, asteartea
Leitza: Herri kirolak eta Berdintasuna kirolean antzerkiak, 18:30ean jantokian.


Martxoak 12, ortzeguna
Leitza: Moio liburuaz solasaldia, 18:30ean liburutegian, Maria Castejonekin.


Martxoak 13, ortziralea
Leitza: Benetako emakumeek kurbak dituzte filma eta solasaldia Atekabeltzen, 18:00etan. 

Erlazionatuak

Greba deialdirik gabe ere karrikak betetzeko prest

Mendialdea

Igande honetan izanen den Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekintza eta mobilizazio antolatu dituzte eskualdean barna. Mugimendu fem...

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun