Independentzia Eguneko bazkarirako txartelak salgai paratu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 24a, 19:00

Baztan, Bortziriak, Leitza eta Malerrekako gazteek antolatuta, Mendialdeko Independentzia Eguna eginen dute martxoaren 14an Leitzan. Egun osoko egitaraua antolatu dute eta horren barne, eguerdian bazkaria eginen dute. Gaur jakinarazi dute bazkarirako txartelak non erosten ahalko diren.

Txartelak 12 eurotan paratu dituzte salgai eta ondoko toki hauetan eros daitezke:

  • Elizondoko Intza ostatuan.
  • Lesakako Arrano ostatuan.
  • Sunbillako Bustitz ostatuan.
  • Leitzako Torrea eta Peritza ostatuetan.
  • Iruñeko Monton Gazte ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun