Txapeldunen faserako sailkatzea lortu du Erreka eskubaloi taldeak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2020ko ots. 3a, 08:27
Aurrerako neska infantilek eskubaloian lehen garaipena lortu dute Agoitzen.

Futbolean, talde nagusi guztien artean Beti Gazteko emakumeek bakarrik lortu dute garaipena

Otsaileko lehen asteburua, orokorrean ez da ona izan eskualdeko kirol taldeentzat. Ez bederen futboleko talde nagusientzat. Beti Gazteko emakumeek bakarrik lortu zuten garaipena, garbia. Baztan, BEti Gazte, Gure Txokoa eta Doneztebeko gizonezkoen bi taldeek galdu egin zuten, baita Baztango emakumeek ere. Leitzako Aurrerak bakarrik lortu zuen puntu bat urratzea, Arkiskilen husna berdindu ondotik. Eskubaloian, aldiz, berri onak Errekako talde nagusiarentzat, Iruñean lortutako garaipenarekin, matematikoki lortu baitu txapeldunen faserako sailkatzea. Aipagarria, era berean, Leitzako Aurrerako neska infantilen lehen garaipena. Aurten hasiak dira eskubaloian, eta pixkanaka ikasten joateaz gain, irabaztea ere lortu dute oraingoan.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • Valle de Egues 2 – Baztan 1 (Javier Urrutia)

Gipuzkoako Ohorezko mailan

  • Añorga 3 - Beti Gazte 0

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Ostadar 3 - Gure Txokoa 1 (Mikel Esnaola)

Nafarroako Preferenten

  • CD Aibares 1 – Doneztebe 0

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

  • Doneztebe B 0 – CD Iruña B 6
  • Aurrera 0 – Beti Kozkor B 0

Nafarroako emakumezkoen ligan

  • CD Baztan 2 (Nerea Salaauru eta Maialen Jaurena) – SD Alsasua 4

Gipuzkoako emakumezkoen Gorengoen mailan igoera fasea

  • Beti Gazte 9 (Rakel Lasaga, Olaia Telletxeak 3, Izaro Aldabe eta Idoia Gardek 4) – Mutriku 0

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Ekintza 5 - Beti Gazte 2 (Jon Zabalaren golak)

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean

  • Gure Txokoa 2 (Aimar Lekuonaren golak) – Sanpedrotarra 3

Nafarroako jubenilen lehen mailako igoera fasean

  • DCEFB Milagres-Cadreita 1 – Doneztebe 1 (Enaitz Iriarte)

Nafarroako jubenilen lehen mailako jautsiera fasean

  • CD Tudelano 3 – Baztan 0

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

  • Gure Txokoa 1 (Enaitz Portu) – Oiartzun 0
  • Beti Gazte 12 (Asier Tabernak 7, Julen Urdangarinek 3, Orti Arotzena eta Iker Agirretxe) – Trintxerpe B 3

Nafarroako kadeteen lehen mailan

  • CD Izarra 2 - CD Baztan 2 (Mikel Arretxea eta Jon Verde)

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • CD Lagun Artea 7 - Doneztebe A 2 (Iraitz Aiesaren golak)
  • Doneztebe B 2 (Aitor Agesta eta Ugaitz Aldabe) – JD San Jorge D 3
  • Aurrera 2 – SD Alsasua A 6

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

  • Hondarribia A 3 - Gure Txokoa 6 (Peio Martikorenak 2, Jokin Irazoki, Jon Errandonea, Luka Trillo eta Kemen Ruiz)
  • Beti Gazte 2 (Luken Urtxegiren golak) – Mariño 2

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • CD Baztan atsedena.

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • Doneztebe 4 (Izei Astibiak 2, Koteto Ezkurra eta Mattin Agesta) – CD Zizur 2
  • CF Beriain - CD Baztan B

 

ARETO FUTBOLA

Seniorrak, Gipuzkoako lehen mailako ligan

  • Aurrera 5 – Idiazabal Bai Reformas 0
  • Egintza KE Egarri Taberna 5 - Xuga Gure Txokoa 4

Nafarroako mutiko infantilak

  • AD San Juan B 2 - Aurrera A 9
  • Aurrera B 0 – AD San Juan A 2

Nafarroako mutiko alebinak

  • CFS Ribera de Navarra A 13 – Aurrera 7

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak Nafarroako ligan

  • Helvetia Anaitasuna 28 – Erreka 31

Emakume seniorrak ligan

  • Universidad de Navarra 23 - Baztango BKT 17

Neska jubenilak

  • Lagunak 46 - Baztango BKT 24

Kadete neskak

  • Erreka 25 – Beti Onak Atarrabia B 14
  • Baztango BKT 25 – Helvetia Anaitasuna B 20

Kadete mutilak

  • Erreka 34 – BM Bardenas 32

Infantil neskak kopan

  • BM Noain 30 – Erreka 24
  • Baztango BKT A atsedena.
  • CD Agoizko 15 – Aurrera 18
  • Baztango BKT B 12 – UDC Txantrea 20

Alebinak neskak

  • Baztango BKT A atsedena.
  • BM Loyola A 9 - Baztango BKT B 7
  • Baztango BKT C atsedena.

Aurrealebinak neskak

  • CD Aoiz 10 - Baztango BKT 6

 

SASKIBALOIA

Kadete neskak

  • Toki Ona Bortziriak Z 29 – Tafalla 52
  • Paz de Ziganda Ikastola 30 - Toki Ona Bortziriak K 39

Kadete mutikoak

  • Gazte Berriak 94 - Toki Ona Bortziriak 24

Aurreinfantil neskak 

  • CD Calasanz A 39 - Toki Ona Bortziriak 22

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, senior Euskal Herriko lehen mailan

  • Sarako Izarra RT – Elorrio RT Parra Taberna

Gizonezkoak, senior Euskal Herriko bigarren mailan

  • BRT Menditarrak 5 – Arrasate RT 19

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun