Infantil mailako futbol derbia erraz irabazi dio Gure Txokoak Beti Gazteri

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2020ko urt. 27a, 07:49

Baztango BKT emakume seniorren eskubaloi taldeak garaipen garrantzitsua lortu du.

Futbol talde nagusien artean, Beti Gazteko neskek eta mutilek eta Preferenteko Doneztebek bakarrik lortu dute garaipena eta Baztanek Txantrean berdindu du; eskubaloian irabazi egin dute Errekak eta BKTk eta errugbian ere garaipena lortu dute Menditarrak BRT eta Sarako Izarrak

 

Kirol jardunaldiak infantil mailako futbol derbia zekarren asteburu honetan eta Gure Txokoak erraz irabazi zion Beti Gazteri, 5-1. Futbol talde nagusien artean, Beti Gazteko mutilek eta neskek eta Preferenteko Doneztebek irabazi egin zuten, hirugarren mailako Baztanek berdindu eta gainerakoek galdu. Eskubaloian garaipena lortu zuten Errekak eta BKTk, eta gauza bera errugbian Menditarrak BRT eta Sarako Izarrak eta areto-futbolean Gure Txokoak.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • UDC Txantrea 1 – Baztan 1 (Luis Mari Iturriria)

Gipuzkoako Ohorezko mailan

  • Beti Gazte 5 (Ander Ordokik 2, Igor Gurrutxaga, Jon Ubiria eta Unai Telletxea) – Elgoibar 2

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Allerru 2 - Gure Txokoa 1 (Mikel Esnaola)

Nafarroako Preferenten

  • Doneztebe 3 (Borja Arregi, Lander Mindegia eta Irail Zestau) – SD Lagunak B 0

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

  • CD Amaya 4 - Doneztebe B 0
  • Aurrera 2 (Jon Iparragirre eta Oinatz Mariezkurrena) – SD Alsasua 4

Nafarroako emakumezkoen ligan

  • Gazte Berriak Ansoain 3 - CD Baztan 1 (Nerea Salaburu)

Gipuzkoako emakumezkoen Gorengoen mailan igoera fasea

  • Añorga 2 - Beti Gazte 5 (Olaia Telletxea, Idoia Gardek 2 eta Mayi Arriolak 2)

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Beti Gazte 3 (Jon Zabalak 2 eta Josu Txoperena) – Hondarribia 2

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean

  • Gure Txokoa 0 – Vasconia 2

Nafarroako jubenilen lehen mailako igoera fasean

  • Doneztebe 2 (Unai San Miguel eta Oier Apezetxea) – CD Idoya 7

Nafarroako jubenilen lehen mailako jautsiera fasean

  • Baztan 1 (Angel Telletxea) – SD San Ignacio 2

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

  • Dunboa Eguzki B 0 - Gure Txokoa 10 (Unai Garrok 2, Adur Huizik 2, Ivan Nuñezek 2, Gorka Arakues, Kenai Garcia, Andoni Telletxea eta beraien atean)
  • Touring A 2 - Beti Gazte 3 (Asier Tabernak 2 eta Jontxu Urrosolo)

Nafarroako kadeteen lehen mailan

  • CD Baztan 0 – UD Mutilvera 0

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • Doneztebe A 3 (Xabier Migeltorena, David Mitxeo eta Mikel Babaze) - Gazte Berriak Antsoain B 9
  • Gazte Berriak Antsoain A 2 - Doneztebe B 1 (Oihan Elizondo)
  • CD Amaya 6 – Aurrera 2 (Ekaitzen golak)

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

  • Gure Txokoa 5 (Jokin Irazokik 2, Alain Zelaieta, Peio Martikorena eta Andoni Latorre)- Beti Gazte 1 (Iker Irigoien). Derbian erraz nagusitu ziren beratarrak.

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • CD Atarrabia 2 - CD Baztan 4

Futbol-8, neska alebin-infantilak

  • Beti Gazte 3 – CD Oberena 0
  • CD Castejon B 4 – Baztan 3

 

ARETO FUTBOLA

Seniorrak, Gipuzkoako lehen mailako ligan

  • Antiguoko – Aurrera
  • Xuga Gure Txokoa, 2 – Pizzeria B17, 1

Nafarroako mutiko infantilak

  • Aurrera A 8 – Anaitasuna B 4
  • Anaitasuna A 7 - Aurrera B 2

Nafarroako mutiko alebinak

  • Aurrera 13 – CD Huerto Ederlan B 1

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak Nafarroako ligan

  • Erreka 23 – Beti Onak 16

Emakume seniorrak ligan

  • Baztango BKT 25 – BM Lizarreria 19

Neska jubenilak

  • Baztango BKT 19 – BM Lizarreria 33

Kadete neskak

  • Txantrea 14 – Erreka 14
  • BM Ardoi 17 - Baztango BKT 26

Kadete mutilak

  • Erreka 13 – Ardoi San Antonio 38

Infantil neskak kopan

  • Erreka 27 – River Ega 20
  • UDC Txantrea - Baztango BKT A
  • Aurrera 7 – Beti Onak Atarrabia B 32
  • CB Tafalla 25 - Baztango BKT B 25

Alebinak neskak

  • BM Loyola B 8 - Baztango BKT A 8
  • Baztango BKT B 6 – Lagunak A 10
  • Malkaitz 10 - Baztango BKT C 6

Aurrealebinak neskak

  • Baztango BKT 12 – BM Loyola 4

 

SASKIBALOIA

Mutiko kadeteak

  • Toki Ona Bortziriak 48 - CB Burlada 87

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, senior Euskal Herriko lehen mailan

  • Zaisa Txingudi RC 14 - Sarako Izarra RT 50

Gizonezkoak, senior Euskal Herriko bigarren mailan

  • Babyauto Zarautz/Beltzak RT B 6 - BRT Menditarrak 19

Sub-18

  • Txingudi/BRT Menditarrak 10 – Uribealdea RK 35

Sub-16

  • BRT Menditarrak/Txingudi 55 – Durango RT 14

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun