Kartzela serie digitala

'Kartzela' serie digitalaren zazpi kapituluak ERRAN.EUSen berriz ikusgai

Ttipi-Ttapa

Arnasa Gara kanpainaren barne, euskararen arnasguneen balioa agertzeko, Kartzela serie digitala ekoitzi zuen joan den urte bukaeran. Bertsolari Txapelketako finala bukatu ondotik, BECen preso gelditu diren sei lagunen istorioa kontatzen duen zazpi kapituluko webseriea da. Kapitulu guztiak ERRAN.EUS atarian berriz ikusteko aukera izanen duzue Aste Santuan. Egunero, 14:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun