Arnasa Gara kanpainaren barne, 'Kartzela' serie digitala ekoitzi dute. Bertsolari Txapelketako finala bukatu ondotik, BECen preso gelditu diren sei lagunen istorioa kontatzen duen zazpi kapituluko webseriea da. Arnasguneetako herritarrak dira protagonistak, Euskal Herriko sei bazterretakoak, eta bakoitzak bere euskalkia erabili du.