Hamabost egun iraunen ditu bigarren Euskaraldiak; azaroaren 20an hasi eta abenduaren 4an bukatuko baita. Aurreneko edizioaren ildotik, ahobizi eta belarriprest rolak izango ditu ardatz, herritarrek rol bat edo beste hartu ahal izango dute, baina bada berritasun bat: ariketa taldean egiteko modua. Arigune kontzeptua da nobedadea: euskaraz eroso aritzeko espazioak dira. Entitateen barruan egon litezke (langile taldeetan) edo kanpoan (herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuetan).