Etxetik kanpo garaipen garrantzitsuak lortu dituzte Beti Gazte, Baztan eta Doneztebeko mutilen futbol talde nagusiek

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko aza. 18a, 08:30
Hamar gol egin zituen Beti Gazteko emakumeen taldeak igande arratsaldean Pasaian.

Eskubaloian ere irabazi egin dute Erreka eta BKTko talde nagusiek

Orokorrean, emaitza onak lortu dituzte eskualdeko futbol talde nagusiek asteburu honetan. Baztanek Fontellasen irabazi zuen, maila mantentzeko borrokan hiru puntu garrantzitsu lortuz. Beti Gaztek Azkoitian irabazi zion liderrari eta Doneztebek ere Amigóri irabazi Iruñean. Gainera, Aurrerak ere irabazi zuen Leitzan. Beti Gazteko emakumeek ere garaipen handia lortu zuen Pasaian, hamar gol sartuz. Derbietan, Doneztebeko jubenilak eta Beti Gazteko infantilak gailendu zitzaizkien Baztan eta Gure Txokoari hurrenez hurren. Eskubaloian, garaipenak lortu zituzten Errekak eta BKTk; areto-futbolean, aldiz, galdu egin zuten Aurrerak nahiz Gure Txokoak. Errugbian, etxetik kanpo aritu ziren Sarako Izarra nahiz Menditarrak BRT. Baztandarrek irabazi egin zuten, baina saratarrek galdu.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

CD Fontellas 0 – Baztan 4 (Alvaro, Oscar Elorzak eta Jabier Urrutiak 2)

 

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Anaitasuna 0 - Beti Gazte 1 (Beñat Conde)

 

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Deusto Universidad 8 - Gure Txokoa 1 (Ruben Pedrosa)

 

Nafarroako Preferenten

CD Amigó 0 – Doneztebe 1 (Xabi Erasun)

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Doneztebe B 0 – Berriozar 2

Aurrera 3 (Mañel Woischwill, Ander Eskudero eta Jon Iparragirre)  – CF Gazte Berriak Ansoain 1

 

Nafarroako emakumezkoen ligan

CD Kirol Sport 4 - CD Baztan 0

 

Gipuzkoako emakumezkoen Gorengoen mailan

Trintxerpe 0 - Beti Gazte 10

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte 3 – Astigarragako Mundarro 4

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Dunboa Eguzki A 0 - Gure Txokoa 5 (Alexander Alzugurenek 2, Asier Telletxea, Ivan Azkarate eta beraien atean)

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CD Baztan 1 (Angel Telletxea) – Doneztebe 4 (Enaitz Iriartek 3 eta Aimar Sarratea)

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Beti Gazte 9 (Asier Tabernak 6, Julen Urdangarin, Aitor Pagadizabal eta Jontxu Urrosolo) – Hondarribia 0

Gure Txokoa 7 (Unai Garrok 5, Suharri Iratzoki eta Adur Huizi) – Dunboa Eguzki A 0

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

CD Oberena 2 - CD Baztan 0

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Aurrera 4 (Ekaitz Mutuberriak 3 eta Egoitz Baraibarrek 1) – San Ignacio B 3

CD Lezkairu A - Doneztebe A, gibeleratua.

Doneztebe B 4 (Aitor Agestak 2, Ugaitz Aldabe eta Oihan Elizondo) – Beti Kozkor B 0

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Beti Gazte 3 (Aritz Aranberrik 2 eta Luken Urtxegi) - Gure Txokoa 1 (Andoni Latorre), derbia lesakarrek irabazi zuten Mastegin.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

CD Baztan 1 – CD Pamplona 4

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Beti Kozkor A - CD Baztan B, gibeleratua

CAD Irabia 3 – Doneztebe 2 (Nerea Agesta eta Izei Astibia)

 

Futbol-8, neska infantilak

Beti Gazte atsedena.

Mulier FCN B – Baztan

 

ARETO FUTBOLA

Seniorrak, Gipuzkoako lehen mailako ligan

Aurrera 2 – Oiartzun 6

Idiazabal Bai Reformas 11 - Xuga Gure Txokoa 5

 

Nafarroako mutiko infantilak

Anaitasuna B 2 - Aurrera A 1

Aurrera B 2 – Anaitasuna A 6

 

Nafarroako mutiko alebinak

Huerto Ederlan B 2 – Aurrera 23

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak Nafarroako ligan

Lagunak 20 – Erreka 25

 

Emakume seniorrak ligan

Baztango BKT 26 – Gurpea Beti Onak 22

 

Neska jubenilak

Baztango BKT 7 – Helvetia Anaitasuna 28

 

Kadete mutilak

Erreka 24 – Anaitasuna C 37

 

Infantil neskak

Baztango BKT A 18 – Uharte B 14

Helvetia Anaitasuna A 27 - Baztango BKT B 2

Beti Onak 21 – Erreka 25

Ultzama 25 – Aurrera 11

 

Alebinak neskak

Baztango BKT A 12 - Baztango BKT C 4

Baztango BKT B 12 – Lagunak B 4

 

Aurrealebinak neskak

Baztango BKT  8 – Beti-Onak Atarrabia B 8

 

SASKIBALOIA

Kadete neskak

San Fermin Ikastola 68 - Toki Ona Bortziriak K 42

Noain Azul 69 - Toki Ona Bortziriak Z 42

 

Kadete mutikoak

Toki Ona Bortziriak atsedena.

 

Aurreinfantil neskak

Gares 2007, 33 - Toki Ona Bortziriak 17

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, senior Euskal Herriko lehen mailan

Durango Nissan Gaursa 23 - Sarako Izarra RT 11

 

Gizonezkoak, senior Euskal Herriko bigarren mailan

Uribealdea B 17 - BRT Menditarrak 20

 

Sub-18

Txingudi/BRT Menditarrak 7 – Esconsu Gaztedi RT 39

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun