Hauteskundeetako emaitzen jarraipena eginen du ERRAN.EUS atariak igande gauean

Hautetsontziak ixten dituzten unetik aitzinera, emaitzak bildu ahala, herriz herri eta eskualdeka Espainiako Kongresurako hauteskundeetan izan diren emaitzen berri emanen du Ttipi-Ttapa aldizkariak ERRAN.EUS atarian. Bertzetik, noiznahi datu historikoak ere kontsulta daitezke; 1977an Espainiako Kongresurako egin ziren hauteskundeen datuetatik hasita gaur egun arte gure eskualdean egin diren hauteskunde guztien datuak, hain zuzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun