Alde handiarekin EH Bilduk irabazi ditu eskualdean Espainiako Kongresurako hauteskundeak

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 11a, 12:00

Urrozen izan ezik (Geroa Bai), eskualdeko gainerako herrietan EH Bildu izan da boto gehien eskuratu dituen indarra. Gainera, apirileko hauteskundeetan baino boto gehiago eskuratu ditu. PSOE izan da bigarren bozkatuena eta Navarra Suma hirugarrena, baina apirileko hauteskundeekin alderatuz, boto guttiago jaso dituzte, baita laugarren indarra izan den Geroa Baik eta bosgarren gelditu den Podemosek ere. Parte-hartzeak beheiti egin du.

Ikusi herriz herriko emaitzak hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun