Igande honetan eginen diren Espainiako Kongresurako hauteskundeetarako boto paperek akatsa zutela zabaldu da aste honetan sare sozialen bidez. Hain zuzen, Hauteskunde Orokorrak Azaroa 19 paratzen du boto paperetan; 19 zenbaki horrek hilabeteko egunari erreferentzia egiten diola ulertu dute batzuk eta paper horien bidez botoa emanez gero, botoa baliogabea izanen dela zabaldu dute. Baina Espainiako Barne Ministerioak adierazi duenez, 19 zenbakiak urteari egiten dio erreferentzia eta ez azaroaren 19ari. Hortaz, boto paperak zuzenak dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.