Anfasek ate irekien jardunaldia eginen du asteartean Lesakako eta Elizondoko egoitzetan

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 19a, 12:30

Garapen eta adimen desgaitasunak dituztenen aldeko Nafarroako elkarteak ate irekien eguna antolatu du heldu den astearterako, urriak 22. Goizean Lesakako egoitzako ateak bisitarientzat zabalik izanen dira eta arratsaldean gauza bera eginen dute Elizondoko egoitzan.

Lesakan 11:00etan egin dute hitzordua Koskotako bideko 7. zenbakian; Elizondon, 17:00etan gelditu dira, Francisco Joakin Iriarteko 2. zenbakian. Hain justu, aste honetan, Anfasen inguruko erreportajea kaleratu du Ttipi-Ttapa aldizkariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun