Bertsokabi Sariketako bigarren kanporaketa ortzegun honetan jokatuko da

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 7a, 19:00
Ortzeguneko bigarren kanporaketan ariko diren bertsolariak.

Iruñeko Zabaldi Elkartasunaren Etxean jokatuko da

Hiru bikote ariko dira kantari: Iker Gorosterrazu iturendarra eta Ekain Alegre, Alazne Untxalo iturendarra eta Irati Majuelo eta Josu Sanjurjo lesakarra eta Ekhiñe Zapiain beratarra.

Joan den ortzegunean, urriak 3, Iruñeko Terminal ostatuan egin zen II. Bertsokabi-Eugenio Arraiza Sariketaren lehenbiziko kanporaketa. Xabat Illarregi eta Aitor Irastortza nagusitu ziren eta hala, urriaren 24an jokatuko den finalerako txartela eskuratu dute. Aste honetan, urriak 10, jokatuko dena bigarren kanporaketa izanen da. 19:00etan Iruñeko Nabarreria kalean dagoen Zabaldi Elkartasunaren Etxean egin dute hitzordua eta hantxe ariko dira sei bertsolariak. Saioko bikote irabazleak finalera sailkatzea lortuko du.

Sariketako hirugarren eta azken kanporaketa urriaren 17an eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun