Etxerako bidean dira Haizea Ziluaga Larreategi abokatu aranztarra eta Fernando Arburua Iparragirre Jaiki Hadi elkarteko kide zugarramurdiarra. Pozik hartu dute etxerako bidea, nahiz eta «sentimendu gazi-gozoarekin» gelditu direla onartu: «Arantzak [Zulueta] eta Jonek [Enparantza] espetxera joan beharko dute, 248ak oraindik espetxean, Altsasuko gazteak...».
Amaia Izko abokatuak helburua inor espetxera ez joatea zela azaldu du, baina azkenean Zulueta eta Enparantzak zigorra bete beharko dutela. «Zigorrak egia bilakatu zitezkeleela eta, horrek akordioa onartzera bultzatu gaitu, nahiz eta gure hasierako helburua denok aske irtetea zen. Erabaki kolektiboa izan da».
47tik 45 espetxera joanen ez badira ere, hiru urterako inhablitazioa absolotua izanen dute auzipetuek. Ez da Ziluaga eta Arburuaren kasua, baina hamasei auzipeturi, arlo publikoan lan egiten dutelako, egunerokoan eraginen die. Berria egunkariak jakinarazi duenez, «hiruk betirako galduko dute lanpostu publikoetarako lortutako plaza».