EuskarAbentura

EuskarAbentura Donibane Garazira bidean

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 4a, 16:53

Uztailaren 1ean abiatu zuten EuskarAbentura espedizioa 121 gazte euskaldunek.

 

Mauleko harrera ekitaldiaren ondotik, uztailaren 2an egin zuten lehendabiziko etapa (Maule-Pagola). Taldeka erronkak banatu zituzten eta dagoeneko badute zeregina: batzuek espedizioaren soinuak jasoko dituzte; bertzeek, kanta sortuko dute; eta bi talde zaborra neurtzen ariko dira. Pagolatik Jutsirantz jo zuten atzo goizean (8 kilometro) aldapan goiti gogor eginez eta Gamarten akitu zuten etapa. Gaur Gamartetik Donibane Garazira bidean dira (24 kilometro).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun