121 gazte euskaldunek EuskarAbenturaren bigarren edizioan parte hartuko dute. Horien artean izanen dira Mäelle Agerre (Senpere), Oiher Urrutia (Erratzu), Aritz Zulaika (Doneztebe) eta Kattalin Berasain (Bera). Hilabetez 783 kilometro eginen dituzte eta «euskara sustatzeko, euskal kultura eta historia ezagutzeko eta saretzeko» helburuz. Gaur abiatuko dira Mauletik eta uztailaren 31n akituko dute abentura, Getxon.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.