36 ontzako bi enbor, 45 ontzako bi enbor eta 54 ontzako enbor bat 17 minutu eta 3 segundotan moztu ditu Sorondok txapela janzteko. 36 segundo gehiago behar izan ditu Irati Astondoak (17.39) eta hirugarren izan da Maika Ariztegi (19.40).
Harri-jasotze txapelketan Julia Martinez eta Karmele Gisasolaren arteko lehia izan da. 87,5 kiloko harri zilindrikoarekin, 75 kiloko kubikoarekin eta 62,5 kiloko bolarekin aritu dira, hiruna minutuko txandatan eta Karmele Gisasola suertatu da txapeldun. Denera 44 jasoaldi eman ditu (12 jasoaldi zilindoari, 7 kubikoari eta 25 bolari), 3.137,5 kilo denera. Martinezek 33 jasoaldi egin ditu (9 zilindroari, 7 kubikoari eta 17 bolari), 2.375 kilo denera.
Atsedenaldietan, Virginia Fiñoll nafarrak erakustaldiak eskaini ditu txinga eramaten eta ingudearekin.