Nafarroarako EH Bildu izan da bozkatuena eskualdean, Geroa Bai baino 626 boto gehiagorekin

Arano, Arantza, Areso, Baztan, Bertizarana, Elgorriaga, Ezkurra, Goizueta, Ituren, Leitza, Saldias, Sunbilla, Zubieta eta Zugarramurdin EH Bildu nagusitu da Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan; eta Beintza-Labaienen, Beran, Donamarian, Donezteben, Eratsunen, Etxalarren, Igantzin, Lesakan, Oizen, Urdazubin eta Urrozen, berriz, Geroa Bai.

 

Duela lau urteko hauteskundeekin alderatuz, EH Bilduk (%6,36 boto gehiago), Geroa Baik (%23,02) eta PSOEk (%70,10) goiti egin dute. Aldiz, Navarra Sumak 2015ean UPN, PP eta Ciudadanosek eskuratu zituzten botoak baino 563 guttiago lortu ditu. Podemosek ere nabarmen egin du beheiti (%74,84 boto guttiago).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun