Hauteskunde kanpainaren barne, hainbat ekitaldi eginen ditu eskualdean EH Bilduk

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 13a, 07:30
Joseba Otondo Baztango EH Bilduren zerrendaburuak eta Bakartxo Ruiz Nafarroako Parlamenturako EH Bilduren zerrendaburuak mitina eskainiko dute Elizondon.

Oraingoz, Elizondon, Beran, Leitzan eta Donezteben antolatu dituzte hitzorduak.

Baztango EH Bilduk mitina antolatu du Elizondon. Maiatzaren 13an izanen da, 20:00etan Elizondoko Foru Plazan eta Bakartxo Ruiz Nafarroako Parlamenturako EH Bilduren hautagaiak eta Joseba Otondo Baztango EH Bilduren alkategaiak parte hartuko dute. Ekitaldian musikariek eta olerkariek ere parte hartuko dutela iragarri dute.

Maiatzaren 17an Berako EH Bilduk eginen du ekitaldia, 19:00etan Merkatu Plazan.

Hilaren 23an Leitzako plazan egin dute hitzordua. Bertan Mikel Zabaleta EH Bilduren zerrendaburuak eta Miren Aranoa eta Arantza Izurdiagaa Nafarroako Parlamenturako hautagaiek parte hartuko dute. 19:00etan hasiko da ekitaldia.

Biharamunean, berriz, Doneztebeko EH Bilduk antolatu du ekitaldi politikoa, 20:00etan Santa Luzia Plazan. Xanti Uterga EH Bilduren Doneeztebeko alkategaiaz gain, Maiorga Ramirez Nafarroako Parlamenturako hautagaiak parte hartuko du ekitaldian.

Bertzalde, maiatzaren 18an Iruñeko Anaitasunan eginen du EH Bilduk hauteskundeetako ekitaldi nagusia eta harat joateko deia ere egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun