Gozamenez film laburren lehiaketara bideo bana aurkeztu dute Berako eta Leitzako institutuetako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 30a, 12:01
Adin desberdinetako pertsonen bizipenak bildu dituzte leitzarrek eta frutak erabili dituzte beratarrek.

Epaimahaiaren sariaz gain, ikusleena ere jokoan dago eta maiatzaren 7ra arte dago botoa emateko aukera

Gozamenez programaren baitan, Nola gozatzen duzu? galdera onarri hartuta film laburra osatzeko erronka luzatu diete gazteei eta euskaldeko bi taldek parte hartu dute: Berako Toki Ona institutuko zortzi neskek Pentsatzen hasiko bagina lanarekin eta Leitzako Amazabal institutuko DBH3ko ikasleek Gozamena, aniztasunez, askatasunez izeneko film laburrarekin. Epaimahaiaren sariaz gain, ikusleena ere jokoan dago eta maiatzaren 7ra arte dago botoa emateko aukera www.gozamenez.com orrialdean.

Gozamenez lehiaketaren helburua norberaren bizipenez eta sexualitateari buruzko ikuspegiez hausnartzea da: aniztasuna bildu eta gizartean gaiaren inguruan dagoen ikuspegia zabaltzea. Horren erakusle dira eskualdeko taldeek aurkeztutako bi film laburrak.  Aipatu behar da, film labur hauek osatzeko eskualdeko gizarte hezitzaileen laguntza izan dutela: Leitza eta Goizuetan Oihane Calderonek eta Bortzirietan Arantza Gamiok gidatu dituzte. Irabazleak maiatzaren 9an jakinaraziko dituzte.

Erlazionatuak

Pentsatzen hasiko bagina

Ttipi-Ttapa 2019 api 30 Bortziriak   Bera

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun