2016ko hauteskundeekin alderatuz, EH Bilduk, Geroa Baik eta PSOEk nabarmen egin dute goiti eta Navarra Sumak eta Unidas Podemosek, aldiz, orduan UPN-PPk eta Ciudadanosek eta Ahal Dugu-IU-EQUOk lortu zituztenak baino boto guttiago eskuratu dituzte. Beintza-Labaien, Eratsun eta Urrozen Geroa Bai izan da lehenbiziko indarra eta Urdazubin Navarra Suma. Oizen kasuan, EH Bilduk eta Geroa Baik berdindu egin dute eta gainerakoetan EH Bildu nagusitu da. Parte-hartzea %70,34koa izan da, 2016an baino hamar puntu gehiago.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.